Exekutatu edozein ekintza edozein abiarazlerekin
Androiderako automatizazio tresna
NFC etiketak, hasierako pantailako lasterbideak eta Bluetooth gailuak erabil ditzakezu zure automatizazioetarako abiarazle gisa. Hedagarria izateko diseinatuta, etorkizunerako abiarazle gehiago aurreikusita, hala nola sistemako gertaerak, keinuak, Wi-Fi detekzioa…
Zer automatiza dezakezu? Une honetan, beste aplikazioak dei ditzakezu pantaila zehatzak irekiz, zerbitzuak hasiz edo mezuak bidaliz. Sistemako ezarpenak ere alda ditzakezu, ezarpen azkarren panelak ireki edo ezarpen-orri zehatzetara joan. Eta azkenik, Bluetooth gailuak konektatu eta deskonekta ditzakezu. Komando gehiago bidean dira!
AGPLv3 lizentziak zure askatasunak babesten ditu erabiltzaile gisa. Kodea komunitateak mantentzen du eta edonork azter dezake. Ez spywarerik. Ez datu-bilketa. Ez publizitate ezkuturik. F-Droidek ziurtatzen du binarioak argitaratutako iturburu-kodetik soilik sortzen direla, ezkutuko gehitzerik gabe.
Arreta berezia jartzen da gutxiengo eta eskualde-hizkuntzak sostengatzeko. Hau komunitate-esfortzu bat da; itzuli zure hizkuntza Weblate-rekin.